8 de octubre de 2010

Galdutako laztanak, Governors





Abesti mikatz baten akorde grisek

nire begiak amorruz betetzen dituzte,
zinismoa eta itxurakeriaren harresiek
dantza hau ukatzen digute,
suntsitu dezagun guk musikarekin kaiola zikina.
zure usain leuna… Zure berotasuna…
izerdia ohartzea… azala ukitzea…
elkar jo dezagun… pasiozko ezinegona…
abestu dezagun… abesti hau
zugana hurbiltzen nau.

Sentimendu askok betetzen dute abestia,
ez zauden arren beti entzuten zaitut,
kirtenen justiziak edonola gu minduz makurrarazi nahi gaitu,
baina oroitzapenak eta abesti mikatz hau geratzen dira.

zure usain leuna… Zure berotasuna…
izerdia ohartzea… azala ukitzea...
elkar jo dezagun… pasiozko ezinegona…
abestu dezagun… abesti hau
zugana hurbiltzen nau .

No hay comentarios: