3 de enero de 2012

Artalde zikiñok!



Denok norabide berean, artalde baten moduan. Ez dut norabide horretan jarraitu nahi, edo agian desberdina izan nahi dut, nork daki. Norabidea aldatu eta banoa, ni neure hortan, desberdintasun hori aurkitu nahian, berdintasuna atzean utziz. Alternatiboa? Ez dakit, ez dut uste. Izan ere denok aukeren abaniko zabal bera dugu, hor gauza bat edo beste aukeratzeak desberdintzen gaitu besterik ez. Orduan, azken finean, ez gara alternatiboak, gehiengoak jarraitzen duen hori jarraitzen ez dugunak gara. Jende multzo txikia, baina ez berezia. Beraz, alternatiboa zarelakoan zaude, garelakoan gaude; baina ez da hala. Esan bezala, gertatzen dena da aukeren abaniko zabalean inork aukeratzen ez duena hautatu dugula, eta horregatik bereziak garelakoan gaude.

No hay comentarios: