Inork ez ditzala zure ametsak zapuztu, inork ez zaitzala tristatu, inork ez zaitzala haserretu, inork ez diezazula minik egin. Zarena zara, eta zarena zarelako merezi duzu izatea. Norbaitek noizbat ezin duzula esaten badizu, ez kasurik egin arren, ezta egia eta. Zerbait nahi baduzu, segi horren eske, ez beldurrik, ez lotsarik, ez besterik izan. Ez utzi bihotz beltz eta hotzeko inorri zure munduan sartzen, denbora gutxian hankaz gora jarriko du eta. Segi zure ametsak, nahiak, maite duzun jendea, desirak... Zure mundua da, zure esku daude erabakiak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario