Uste duzu la ostia zarela, uste duzu lagun asko dituzula, uste duzu guapa zarela... Ez dizut esango autoestima ez izatea ona denik, baina maja, hainbesterainkoa ez al da kaltegarria? Laguna ez da tuenti, msn edo bestelakoetan duzuna, ez. Laguna da egunetik egunera azaltzen dizuna. Laguna ez da "contacto" asko dituena, edo iruzkin asko dituena, edo argazki asko, edo entrada asko... Ez. Laguna izateak ez du esan nahi egunero muxuka, besarkatuz eta zenbat maite zaituen esanez egon behar duenik. Ez. Laguna hori baino gehiago da eta zu, zu ez zara horrelakoa. Adiskidetasunean fideltasuna, laguntza, laguntasuna, elkartasuna... egunero adierazten dizuna. Maite zaituela edo behar zaituela esan gabe demostratu egiten duena. Benetan ezagutzen zaituen pertsona. Eta ez bakarrik internet bidez ezagutzen zaituena. Lagunak ez du zertan zurekin hitz egin txat edo msntik, aurrez aurre, egunetik egunera egitearekin nahiko du. Eta zuk badakizu hor dagoela, sentitzen duzu... Lagunak ez ditu zure argazki guztiak komentatzen esanez "Ze guapa" ez. Argazki horiek ez bait dira benetakoak, milaka retoke eta efekto dituzte. Zu benetan faltsua zara, ez bakarrik argazkiengatik, entradak ere ez dira atzean geratzen eta. Zeinen euskalduna zaren adierazteko ez da entrada bat behar... Euskara zenbat maite duzun ikusteko ez entrada bat behar...Bai gora Euskal Herria, euskera, presoak etxera... lemapean babesten duzu zeure burua ta gero zu zara lehena erdaraz hitz egiten. Badirudi ez dakizula beste hizkuntzarik neska! Eta barkatu gogorra izan ba naiz, baina hau errealitatea da, eta zuk egiten duzun guztia aldiz antzerkia, beraz ez etorri nigana eta esan "Entradakoa nigatik da?". Ze orduan nik erantzungo dizut, baietz zugatik dela eta ez maitatzeko hainbeste zeure burua, munduan beste milioika pertsona daude eta ez dira denak egongo zuri begira! Nazka, hori da ematen duzuna beraz zure hizkuntzan, uler dezazun esango nizuke "Date por aludida de una vez, por que esta vez si va por ti"
No hay comentarios:
Publicar un comentario